2008/05/23 11:03:36.149 GMT+2

Homofoboa al zara?

"Homofobiaren aurpegiak" izeneko erakusketa bat jarri zuen ehgam-ek auzoko kultur etxean. Horman zintzilikatutako karteletan historiran zehar eta azken urteotan pertsona ezagunak esandakoak jaso dituzte. Ezezagunak eta gogorrak egin zaizkit hainbat adierazpide. Hona hemen euskaraz jaso dituzten batzuk:
"Emakumezkoa gizonezkoa baino gutxiago da bai buruz bai bihotzez" Stalin
"Maritxu! Maritxu!" Xabier Aizarna
"Neure poltsikotik jarriko dut ¨sendatu¨ nahi dutenentzat dirua" Pinochet
"Homosexualek adoptatzen dituzten umeek heziketan eta prestakuntzan arazoak izango dituzte" Rafael Larreina (Eakoa izateaz gain Opus Deikoa omen)

Inkesta bat ere eskuragarri zegoen erakusketan homofoboa zaren jakiteko.
Bestalde, euskararen erabilera txalogarria iruditu zait. Bi karteletik bat euskaraz zegoen, beraz eduki desberdina jasotzen zuten euskarazkoak. Txapo!

Nork: marije.2008/05/23 11:03:36.149 GMT+2
Etiketak: interesekoak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)