2011/12/09 21:28:05.132 GMT+1

Imanol Oroituz, Mikel Laboaren oroimenez, Gartxot

Hiru ikuskizun eder!

Imanol Oroituz ekimenak urtero ekitalde goxuak antolatu ohi ditu. Aurtengoa ere oso goxua izateaz gain, gogoangarria izan da.

Aurten antolatu dituen bi ekitaldietan izan gara: Aldudarrak eskainitako kontzertuan eta Emabide antzerkian. Lehena hunkigarria, oso hunkigarria izan zen: 50 bat iparraldeko abeslari amateur, Imanolek abesten zituen abestiak bakarka, binaka, hirunaka eta talde haundian entzun genituen. Zirraragarria izan zen ekitaldia, gogoangarria benetan.


Argazkia: Amatiño
"Lau haizetara"  abesten Thierry Biscarry eta taldekide guztiak gibelean; ez dira guztiak ikusten.


Amatiño han zela ikusi nuen eta bere blogean argazkiak jaso ditu.

Nork: marije.2011/12/09 21:28:05.132 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/12/08 21:07:36.937 GMT+1

Pili Manterola iribar

Abenduaren 1ean Cook and Fashion ekitaldiko protagonistetako bat izan zen nire ahizpa Pili.


Maribi, Dani eta Pili, ekitaldia bukatu ondorengo coctelean.


Bere lana arropa diseinu batean oinarritu eta pintxo bat "diseinatzea" izan da; diseinatu eta 180 egin, hain zuzen.

Ekitaldi Miramar jauregian izan zen, iluntzean. 9 emakume sukaldarik hartu zuten parte, 9 diseinu eta 9 pintxo ikusi eta jan genituen. Ondoren coctelean janari eta edari gehiago atera zuten.


Pinpilipauxa izena jarri dio; lagunartean brainstorming bidez aukeratu zuten izena. Behekaldean atun marinatua, goian txibia pelaio erara eta ile horia irudikatzen pasta frijitua.

Piliren pintxoak arrakasta haundia izan zuen; oso goxua zegoen, hotza egon arren -berotzeko aukerarik ez zuen izan-.

Ikusi modeloa eta pintxoa bideoan jasota.


Lan haundia hartu zuen Pilik baina emaitza paregabea izan da. Zorionak!

Argazki guztiak
.
Bideoa.


Nork: marije.2011/12/08 21:07:36.937 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/12/07 09:59:27.497 GMT+1

Hondarribian lur hartu nahi?

Hegazkin bat lur hartzen Hondarribian; txoriak bezala, ia! Kostaldeko ikusmira ederra.


Nork: marije.2011/12/07 09:59:27.497 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/11/22 09:31:35.562 GMT+1

Bozkatu Muztio ekologikoa auzolanean

Gure lagun Aitorrek proiektu bat landu du Ibañarrietan sagardoarekin batera muztioa edo sagar zuku ekologikoa ekoizteko. Lehiaketa batera aurkeztu du, eta 5 onenen artean sartu da. Abenduaren 4a bitartean Internet bidez boto gehien jasotzen dituen proiektuari 3.000 € emango dizkiote!!

 

Beraz, ea lagunen eta ingurukoen artean mezu hau zabaltzen laguntzen diguzuen (bakoitzak boto bat, telefonoa edo helbidea errepikatu, arazorik gabe). Datuak utzi behar dira eta produktu sorta bat zozkatuko dute botoa eman dutenen artean.

 

Aukeratu MUZTIO EKOLOGIKOA, hemen:

http://www.urkome.net/encuesta.php

Nork: marije.2011/11/22 09:31:35.562 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/11/21 13:23:36.701 GMT+1

ADNa: Errugabea nola errudun bihurtu

Estatu Batuetako telesail bat dirudi, benetan; baina Euskal Herrian gertatzen ari da, orain.

Urko Apaolaza kazetariak kontatu du,

Fikziozko telesailek ez gaitzatela engaina

Nork: marije.2011/11/21 13:23:36.701 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/11/21 09:50:33.596 GMT+1

Galegoa munduaren aurrean

Galegoaren garrantziaz ohartzeko Manuel Singala irakasleak egindako bideo iradokitzailea.

Nork: marije.2011/11/21 09:50:33.596 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/11/21 09:39:28.671 GMT+1

Galegoa ikasteko metodo umoretsua

Sechu Senderen eskutik:

The best metod to learn galician.


Nork: marije.2011/11/21 09:39:28.671 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/11/21 07:56:07.335 GMT+1

Amaiurrek 7 baietz!

Zazpi baietz! Zorionak! Donostian ere Amaiurrek irabazi du.

EAEko emaitzak Eusko Legebiltzarrera eramanda: EAJk 20, Amaiurrek 20, PSEk 18, PPk 15 eta IUk 2. Gaur egungo PSE-PP binomioaren gezurra agerian berriro ere.


Berriro inbidia sentitu nuen TVEn katalanen adierazpenei azpitituluak jarri zizkietenean... batez ere, ETB2an Amaiurkoei -Antiguedad euskaraz ari zenean-, azpititulurik jarri ez ziotela ikusi ondoren.


Nork: marije.2011/11/21 07:56:07.335 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/11/10 12:20:57.258 GMT+1

Patatasoron, Peru


Nork: marije.2011/11/10 12:20:57.258 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/10/24 09:51:47.722 GMT+2

Ekologisten aurkako oldarraldia zezenketa batean Frantzian

Joandako urriaren 8an Frantziar Estatuko Rodilhan herrian zezenketen aurkako ekintza baketsua burutu zuten hainbat ekintzailek. Zezenketa ikustera zein parte hartzera joandakoen erantzun bortitza jasotzen du 14 minutuko bideo honek.

Irudiak oso bortitzak dira.

Nork: marije.2011/10/24 09:51:47.722 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)