2010

Amaiur
Igandean -otsailak 21- Amaiurera joan nintzen Bagerak antolatutako mintzalagunen irteeran.

Aranzadiko Mauleonek herriko ostatutan historia saio osatua eskaini zigun; Nafarroako historia ezezik, Euskal Herrikoa eta Europakoa ere aipatu zituen; horretarako, argazki, irudi eta mapak erakutsi zizkigun. Baina batez ere Amaiurreko herriarekin duten harreman estua, eta gazteluaren indusketa lanen inguruan duten ikuspegi garbia eta konprometituta erakutsi zizkigun; komentario bitxiak ere tartekatu zituen gure belarrien gozagarri. Indusketa lanek eman dutena zehatz mehatz xehetu zigun Mauleonek; baita gonbita luzatu ere udaran indusketa lanak egitera joateko.
Ostatukoekin kafe eta gozoekin egin ziguten ongi-etorria.
Ondoren, Amaiurko indusketa lanak bertatik bertara ikusi genituen; Mauleonek zuzenean erakutsi zizkigun aurretik argazkietan azaldutakoak.

Irteeraren bigarren zatia Amaiurko errotara egindako bisita izan zen.

Bazkari goxoaren ondoren, Aitziberrek mintzalagun guztiak zoriondu zituen, euskaldun zein ikasle, eta beraien lana goraipatu zuen. Ondoren, Udalak emandako merezimenduzko medailaren irudiarekin eta Anek osatutako bertso eder batekin osatutako agiri bana banatu zien.

Gozagarria, benetan, irteera.

Argazki gehiago.

Artikulu interesgarriak:
"Nafarroari buruzko historia asko dago oraindik idazteke"
Askatasunaren monolitoa

Pablo Milanés Donostian
Ostiralean -otsailak 19- Pablo Milanés-en kontzertuan egon nintzen, Marijuli lagunak gonbidatuta. Mila esker Marijuli!

Potoloxeago dago orain, zaharxeago ere bai, baina ahotsa berdin du.

Kontzertu gogoangarria izan zen, hunkigarria eta motza oso, ia bi ordu iraun bazituen ere; hain geunden gustura! Eta ez zuen etenik egin gizonak!

Mikel Laboaren Txoriak Txori abestiarekin bukatu zuen kontzertua, nahiz eta bi bis gehiago egin zituen ondoren; horixe izan zen une hunkigarrietako bat; besteak Yolanda abestu zuenean edo Las calles de Santiago.

Disko berritik -Regalo- bizpahiru abesti abestu zituen. Uste dut disko horretako abesti bat zuzenean erbestean -edozein dela ere arrazoia- dauden kubatar guztiekin bat egiten duena dela. Zizareei eskua luzatze bat iruditu zitzaidan. Beste abesti bat, La libertad izenekoa, hain zuzen, askatasunaren iraungitzeaz ari dena, Kubako erregimenaren antzutasunaz ari dela iruditu zitzaidan. Askatasuna ez dela betirako, ez duela dagoeneko erditzen, etorri bezala joaten dela... Antzeko gaia jorratzen du Dos preguntas sin respuesta, edo izena duen abestiak; Kubara sartu eta irten ezin duten bi pertsonen inguruan.

El largo camino de Santiago da beste abestietako bat -bere webgunean entzun daiteke-; badirudi bidea egina duela, edo? Garai batean espiritualtasunarekin lotua, gaur egun norberaren sakontasunean igeri egiteko, edota maitasuna, letra larriekin bilatzeko dela aipatu zuen.

Kuriosoa egin zitzaidan Pablori ere -beste edozein kubatarri bezala-, amol, amanezel, escribil eta antzekoak entzun nizkionean.

Anfiteatroan egon ginen, albo batean, eta egia esan beheruntz begira, eta segapoto ultramodernoarekin grabaketan aritzen diren horiek estorbu besterik ez dute egiten atzetik begira ari direnei.

Iruñara omen dator martxoaren 17an.

Hemeroteka:
Periodiko irakurrienean.

Laranjak internetetik
Aspalditik nenbilen laranjak internetetik eskatzeko asmoz. Sustatun albistea ikusi eta eskaera egin nuen herenegun. Etxeko atean uzteko eskatu diet, banaketa-orduetan etxean egoteko aukerarik ez nuelako. Ba resulta, atean uzteko baimena eman arren, Donostian -edo Euskal Herrian, ez dakit- ezin dutela atean produkturik utzi Seurrekoek. Itxuraz kaja batekin arazoren bat izan zuten, bezeroak susmo txarra hartu eta ertzainei deitu zieten... Ordutik, ez dute atean uzten bidalketarik... Terrorismoaren itzala noraino iritsi den!!

Iragarkirik gabeko telebista
Ederra da gero!
Betiko ametsa izan da telebista iragarkirik gabe ikustea. Aspaldidanik iragarri zuten espainiako bi kate publikoetatik iragarki guztiak kenduko zituztela. Egia esan, nik ez nuen sinistu, ez behintzat neure begiekin ikusi dudan arte. Pelikulak osoak ikusi ditut, komunera joateko tarterik  gabe -hau ere falta bota izan dut, ejem-; gainera, uste dut zinemak leku gehiago duela, orain, bi kate horietan.
Ez da berdina gertatzen, adibidez ETBn. Troya ikusten hasi ginen aurrekoan, otsailaren 12an, eta iragarkiekin nazkatuta, ez genuen amaieraraino loari eusterik izan.
Ona litzateke ETBk ere TVEren apostua egingo balu; kate publikoa da hau ere, ez?

Bilbo-Portsmouth ferrya hartuta Gabonetan
Aspalditik nuen kruzerotxoa egiteko asmoa, Bilbo-Portsmouth-Bilbo ferryan, hain zuzen.
Travel-club txartelaren bidez izan genuen bidaitxoa egiteko aukera paregabea, oso modu merkean bidaiatzeko aukera eskaini zuten-eta. Bi heldu eta bi haur 88 euro eta 3.000 puntu -besterik ez-.

Urtarrilaren 2an abiatu ginen Santurtzitik. Hura da atzerritar uholdea itsasontziratzeko zain zegoena!
Kamarotea egoera onean zegoen, jatetxeak aukeran, ikuskizunak egun osoan zehar -kabareta, bingoa, diskoteka, lehiaketak, magia-, igerilekua, saunak, bale eta izurdeak ikuskatzeko behatoki aparta, ingelesa praktikatzeko aukera...

Gustura egon-ibili ginen. Izurdeak ikusi genituen, gainera, nahiz eta ez den urtarorik egokiena negua; uztaila eta abuztuan dozenaka ikusten omen dira.
Bizkaiko golkoan bada zetazeoen joan-etorri ugaria. Nik orain urte gutxi izan dut honen berri. Garai batean baleak arrantzatzen zituzten bai, baina gaur egun -oso hurbil- horiek ikustea hain erraza zela Zarpar belaontziaren jabeen bidez izan genuen, belaontzian egin genuen irteera batean.
Kruzeroa egin ondoren, hara non albistegi guztietan agertu zen "Pride of Bilbao" ontziak uztailean azken bidaia egiteko asmoa duela.
Iruditzen zait beste konpainia batek beteko duela hutsune hori, bidaia egin genuenean, mugimendu handia zegoen bertan-eta.

Gomendagarria guztiz!

Eitb.com atarian agertu da blog hau
Lagun batek esan dit kalean: eitb.com atarian zure blogaren lotura zetorren...
Begiratu dut eta itxuraz "Telebistan emititu dituzten Lost
telesaileko azken bi kapituluek, estreinatu berri duten seigarren
denboraldiko lehen biek, euskarazko azpitituluak dituzte jada. manterola.org webguneak bideoarekin sinkronizatzeko testuak eskaintzen ditu."

Hau
da sorpresa, eta nik jakin ez... Ez dut, noski, horrelakorik sartu nire
blogean; nahi bai! baina, bai zera! teknika horiek menderatzen dituena
beste norbait izango da. Nor ote?

Bai, manterola.org barruan daude, momentuz, azpitutuak.

http://www.manterola.org/azpitituluak da helbide zuzena.

Norena da? Artzerena edo Gandiagarena?
"HIZKUNTZA BAT EZ DA GALTZEN EZ DAKITENEK IKASTEN EZ DUTELAKO, DAKITENEK HITZEGITEN EZ DUTELAKO BAIZIK" poesia ezaguna, norena da? Gandiagarena edo Artzerena?

Ba al dakizu?

Hizkuntza alternantzia edo elebitasun asimetrikoa
Euskaldunok hartzaile pasiboei euskaraz egiten diegun heinean, eta orduan bakarrik, irauliko dugu erabilera.

Esti Amorrortu, ikerlariari, Erdaldunen euskararekiko aurreiritziak eta jarrerak ikerlanaren inguruan Argian egindako elkarrizketan proposatzen duenarekin bat nator, guztiz.

" (...)Pertsona bat nahiz eta euskaldun osoa ez izan, ulertzeko gai bada,
zergatik hitz egingo dugu gaztelaniaz? Nik euskaraz eta berak
gaztelaniaz saiatu beharko genuke edo gauza errazagoak esateko euskaraz
eta zeozer ez badugu ulertzen gaztelaniaz eta gero berriro euskarara
pasatu.(...)

Abbadya saria Joxerrari
Joxerra Gartziak Abbadya saria jaso zuenean esandako batzuk bildu nahi ditut hemen, nire arreta piztu zutenak, hain zuzen:

* Txirritak esandako ekarri zuen gogora, ´erdera ez zen bakarrik kapaz, euskarak ere lagundu zion`, euskaldunona ere bada errua, kanpokoena salatzea ez da nahikoa.

* Lehentasuna euskara gozagarri izatea da; zuzentasunetik egokitasunera jauzi egitea; gu geu izango gara, horrela, euskararen iragarki onena.

* Elebidunak gara hizkuntz askatasunaren berme nagusi.

* Zabalagoak egiten garen neurrian zabalduko dugu euskara, eta euskara zabaltzen dugun neurrian zabalduko gara geu ere.

Getariko kintakoak
Arantza Iribar, lehengusuak, argazki polit bat bidali dit: Getariko
ikastolan, mendi-maldan, ateratakoa hain zuzen. Urtea 1974 edo izango
omen da, beraz 8 urte izango genituen. 66ko taldearena da eta
izen gehienak gogoratu baditut ere, izen batekin zalantza dut eta
bigarren aurpegi bat ez dakit norena den; Arantzak lagunduko ote dit
argitzen...

Iñaki Zulaika maixua, (goian) Kepa Ibarbia, Andoni Aristi, Arantza Iribar, Markos,
Josune Otamendi, Amaia Iribar, Belen Silbeti, Arantza Osa, Marije
Manterola, (behean) Igone Agirrezabalaga, Pello Arruabarrena, Imanol Iribar, Bernar Urresti, Ibon Gereka,
Iñaki Eizagirre, Nikolas Burgaña eta Jose Ignacio Sagarna.

Oroitzapenak oso urruti dauden urtemugara iritsita gaude nonbait... eta
aspaldiko kontuak nostalgia pittin batekin gogoratzen hasita nago, ni
behintzat, dagoeneko.

Iñaki maixuari oso estimu handia nion, diot; baina, ez galdetu
zergatik. Ezin dut datu zehatzik eman, ez naiz gogoratzen zertan zen
egokia,  baina seguruenik tratuan goxoa izango zen.

Ikaskideak, berriz, asko estimatzen ditut, nahiz eta oso harreman gutxi
dudan ia guztiekin; agurtu bederen, agurtzen gara bai, elkar ikusten
dugunean.

Getariako ikastolan pasatako urte haiek aberatsak izan ziren
esperientzia aldetik. Ez zen, halere, dena arroxa-kolorekoa izan.
Gogoan ditut Nikolasekin egindako esku-lana; San Telmo museora egindako
bisitaren ondoren osatu genuen marrazki-bilduma, eta nola azalean nik
marraztutako gudari-tronpetajotzailea jarri zuten; indio eta
bakeroetara nola jolasten genuen Jesuiten jauregi eta lorategi ezin
handiagoan; gela berdinean bi maila nola egoten ginen, andereino
berdinarekin ikasten; kumuneko lehen sexu-jolasak;
petralaldiak; amaren oharra eskuetan nuela ikastolara berandu iristen
nintzenekoa...