2010/05/26 13:42:41.961 GMT+2

80 egunean

Gutun hau jaso dut (2010-05-26):

Kaixo lagun,

Hemen gabiltza bueltaka gure pelikularekin. Kritika oso onak jaso ditugu bainan eguna iritsi da, eta urteko asteburu eguzkitsuena izan dugunez, zinema aretoetako takilek ez dute bat ere ongi funtzionatu. Ikusi arren beheko kritikak eta honekin batera bidali dizudan aretoetako emaitzen zerrenda.

Emaitzen
zerrendan ikusiko duzunez (80egunean10-05-25), astelehenean eta atzo bertan hainbat aretoetan asteburuan adina jende kopurua joan dela ikusiko duzu. Kasu batzuetan baita gehiago ere. Harrigarria eta pozgarria era berean.

Be
no, pelikula ikusi baduzu zure inguruan jendea ikustera joan dadin animatu dezazun idazten dizut. Ahal baduzu eta ongi iruditzen bazaizu, mezu hau zabaltzea benetan eskertuko dizugu. Eta ikusi ez baduzu, ezin duzu galdu euskaraz inoiz egin den pelikula ederrena, "80 egunean". Zoaz derrepente ikustera, berehala kenduko digute eta!

Gure haserako helburua 25.000 ikus-entzulera iristea zen bainan izan dugun hasera kaxkarrarekin (1.500 daramagu bakarrik) ia ezinezkoa dirudi.

Ia
datorren astebururako euria iristen den.

Ongi izan, eskerrik asko zure laguntzagatik, barkatu atrebentzia eta laster arte,




 “Melodrama delicado, sensible y lleno de vidaJordi Batlle Caminal. La Vanguardia

Frescura, espontaneidad y capacidad de emocionarDesirée De Fez. Fotogramas

“Si no les colman de premioshabrá que inventarlos para ellasMikel Insausti. Gara.

“… hecha con nuestra sensibilidadespléndidas Itziar y MariasunMikel G. Gurpegui. El Diario Vasco

“…Bien contado e interpretado…” Juan G. Andrés. Noticias de Gipuzkoa

Sencillez y credibilidad… de una apabullante cotidianeidadJavier Ocaña. El País

“Una bonita sorpresaJordi Minguell. El País

“Aurrerapauso garrantzitsua… oso istorio unibertsalaGontzal Agote. Berria.

Nork: marije.2010/05/26 13:42:41.961 GMT+2
Etiketak: zinea | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ikusi dut "80 egunean" filma eta asko gustatu zait. Hunkitu ere egin nau; barre eta negar, biak egin ditut. Gomendagarria da; oso ondo egin dute eta inguruko hainbat lagunen jarrera hauteman daitezke hainbat pertsonaietan.

Nork: Marije.2010/06/02 14:34:23.380 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)