Hilabeteko lana izan da. Txupetea(k) 3 urte beteko zituen egunean Indiako haurrei postaz bidaliko zizkiola konbentzitu genuen. Eguna iritsi zen, gutunazala prest geneukan baina ez zuen nahi izan. Handik astebetera lortu genuen auzoko postontzi horian gutunazala sartu zezan. Une xarmangarria izan zen besteontzat. Berak askotan gogoratu du egindakoa. Harro dago!
Marije Manterola Iribar naiz. 2006ko martxoaren 9an 40 urte betetzearekin batera jaso dut blog hau opari. Egunerokoa baino asterokoa edo noiz-behinkakoa izango da eta hartaz eta huntaz jarduteko erabiliko dut.
Blog honen aurretikako izenak: "LauZeroEderrrak" eta "Hibaielaiela".
Idatzi artikulu bat