2009/04/19 21:20:11.515 GMT+2

Ez utzi kotxea Gaztetapen

Gaur zortzi pasa zitzaidan. Errioxatik bueltan eta eguna lagunekin Orion eta Getariko San Anton mendian pasa ondoren kotxera hurbildu ginen. Gaztetape hondartza aurrean utzi nuen, beti bezala. Ba oraingoan kristala txikituta aurkitu genuen; bi poltsa falta ziren, tartean eskukoa, kartera, diru, txartel eta enparau guztiekin.
Txartelak blokeatzea izan zen zailena, "donde está usted? deletreeme otra vez su nombre? se ha vuelto a caer la aplicación informática" ... 10 euro ordaindu ditut segapototik txartelak blokeatzeko telefono deiak eta segururuan parte ematea.
Ba hori, Gaztetapen ez utzi kotxe barruan poltsik.

Nork: marije.2009/04/19 21:20:11.515 GMT+2
Etiketak: getaria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)