22 Ekaina
2004

Ingelesen Hilerria tokiz aldatu da

Donostiakoa betiko tokian dago, baina Luistxoren blogak kokapen berria dauka Eibar.org elkartearenean. URL berria: www.eibar.org/blogak/luistxo/eu.

XML feed edo jarioaren helbide berria: www.eibar.org/blogak/luistxo/eu/rdf10_xml.


Bidalketa: luistxo (07:55) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)
21 Ekaina
2004

Euskal Herritik blog batekin japonieraz

Naobasque. Japonieraz, baina argazkiekin ondo hornitua. Azken egunetan, pottoka zalditxoek eta Donostiako Moneoren kuboak (edo akaso haren parean arrantza egiten dutenak) deitu diote arreta egile japoniarrari (badirudi Euskal Herrian bizi dela hilabete hauetan). Bidasoa muga inguru horretan bizi da pertsona hori, esango nuke.


Bidalketa: luistxo (03:50) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)
18 Ekaina
2004

Zazpi urterekin umeak jakin behar dituen 71 gauzak

Eskola-umeen oporrak hemen dira. Zelako putada, datozen hilabeteotan heziketa gurasoon ardura izango da, eta ez estatuarena. Liburu bat eskuratu dut: zazpi urterekin umeak jakin behar duen guztia. 71 gauza dira! Hau da lana!

Sei urteko semearekin zaila daukat... ea zortzi hilabeteko alabarekin ganora gehiago erakusten dugun.

Liburua Donata Elschenbroich pedagogo alemanarena da. Madrilgo egunkari baten liburuen gehigarrian aurkitu nuen erreseina duela aste batzuk. Todo lo que hay que saber a los siete años deritzo espainolez. Weltwissen der Siebenjähringen jatorrizkoa alemanez.

Autolaguntzarako tostoi bat izan beharrean, pedagogia liburu bat da, are tostoi astunagoa. Bere eduki aipagarriena, egin/jakin/esperimentatu beharreko 71 gauzen zerrenda da. Kontestuz kanpo, apur bat arraro geratzen da zerrenda, baina liburutik zerbait kopiatzekotan, horretara mugatuko dut copyright legeen nere apurketa. Gaztelaniatik halamoduz itzuli ditut 71 aginduok.


...ta segi aurrera

Bidalketa: luistxo (01:42) | Permalink | Erantzunak (1) | Aipuak (trackback) (0)

Orkut ligatzeko baliabide gisa

Lehengoan lagun batek galdetu zidan zerrenda batean Orkut sare sozialaz, ea
zertarako balio zezakeen. Zera erantzun nion:
Nik uste dut Orkut-ek ligatzeko balio dezakeela, sexurako... Premisa
batekin, aurpegia eta izena emanda ligatzeko, ez kontaktu-tabloi
anonimoaren estiloan.
Ez dut esperientziagatik esaten... Ni ez nago Orkuten ligatzeko: nire izen,
deiturekin, aurpegiarekin, lanpostuaren eta familiaren deskripzioarekin
nago han, eta punto. Ikusteko sartu nintzen, ikusi dut, eta bueno,
ligatzeko balio dezakeelako konklusio horretara iritsi ondoren, ba bueno,
nire kontua ez du inork kantzelatu orain artean.


Bidalketa: moblog (01:39) | Permalink | Erantzunak (1) | Aipuak (trackback) (0)
16 Ekaina
2004

Txakur-kakak eta idazlearen funtzio soziala

Andukeriak (3)

Anjel Lertxundik joan den larunbatean txakur-kakena salatu zuen Berriako bere zutabean ... (ez da lehen aldia):

Eta hara! mezu bat ItzuL zerrendan, Oihana Lertxundi delako batena.

> [itzul] Juega limpio con tu perro, juega limpio con tu ciudad > >Egun on, > >Zarauzko Hi, kide elkartekook (txakur-jabeen elkartkekook) kakak jasotzearen >aldeko kanpainari ekin behar diogula eta, horixe itzultzea tokatu zaigu. >Itzuli ez ezik, egokitu ere egin behar da, ordea, baina ez zait ezer jator >eta eraginkorrik bururatzen. Lagunduko?

Idazleen funtzio sozialaren erreibindikazioa izan zitekeen kasu hau...

Idazteak mundua alda dezake.

Kotilleo bidez jakin dudanez, Oihana Lertxundiren aita Anduren lehengusua da.


Bidalketa: moblog (04:37) | Permalink | Erantzunak (1) | Aipuak (trackback) (0)

Galipotaren estadistikak

Hiru lagun egon ginen Ondarretako hondartzan igandean. Sei oin. Oin
horietarik 2 galipotez zikinduta irten ziren hondartzatik.
Galdera: zein probablitate estatistiko dauka pertsona batek Ondarretan
galipotez zikintzeko?


Bidalketa: moblog (04:37) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)

Europarren partehartzea hauteskundeetan

Internauta lagun bati zerrenda batean irakurri diot datu interesgarri hau:
Orexa (Gipuzkoa) izango da kasu bakarra Europan, non partehartzea %85ekoa
izan den. Hori bai, 62 botoemailetatik 57ren botoak baliogabetzat jo ditu
Espainiako legeak... Beste bat egon da zuria, hiru Galeuscarenak eta bat EA
Herrien Europaren Alde.
Bestalde politiko bati entzun nion igande gauean, ahalegina egin beharko
zela benetan herritarrei Europako Parlamentuaren garrantzi erreala azaltzeko.
Bai, pentsatu nuen, prezisamente horixe.


Bidalketa: moblog (04:37) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)
15 Ekaina
2004

Athletic & US Army: uniforme berriak

Athletic-en elastiko berria, USA armadaren uniforme berria bezain modernoa, apurtzailea, eta, seguruasko, erridikulo eta polemikoa.

  • Athletic Club
  • US Army


Bidalketa: moblog (07:32) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)

Euskal Liburutegi Digitala ala euskal liburutegi digital bat?

Hortik irakurria: "La Biblioteca Digital Vasca nace en Internet con 3.000 obras". Bai, baina ez. Izena oker du gauza horrek. Kultura Sailak aurkeztu du hau, eta Euskal Liburutegi Digitala izena eman diote.


...ta segi aurrera

Bidalketa: moblog (00:53) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)

Gizarte-softwarearen garaia

Ezagutzaren kudeaketari deitzeko modu berriak

Alde guztietan ikusten dudan terminoa: software soziala. Edo gizarte-softwarea esan beharko nuke, agian. Nik uste dut hau dela duela urte batzuk modan jarritako "knowledge management" delakoari (ezagutzaren kudeaketa) deitzeko modu berria.


...ta segi aurrera

Bidalketa: luistxo (00:14) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)
11 Ekaina
2004

Geek bat naiz

Geek bat naiz (yik bat naiz):

  • blog bat daukat (HAU)
  • wiki bat daukat nere enpresako Intranetean
  • feed-ak irakurtzen ditu nire feed irakurgailuko kontuarekin
  • kontua daukat irekita del.icio.us-en -
  • sare sozial batean nago (Orkut, gonbidapenarekin sartuta).

Ez daukat PDArik baina tira. Telefono mugikorrik ere ez daukat. Baneukan bat, baina galdu egin zen eta jerenteak ez dit beste bat erosten. Berdin dio, ze nere lagunek Ford Focus Vodafone bat daukate, eta kotxe gorri horrekin hurbiltzen direnean, "Luistxooooo!" esan eta haiekin hitz egiten dut.


Bidalketa: moblog (04:19) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)

Dantzan zerrenda: artxiboa errekuperatua Yahootik

Yahoo Groups-etik Mailman-Postaria.com-erako migrazioa

Dantzan zerrendaren Yahooko artxiboa berreskuratua dago jada Gmane-ko artxiboan, Dantzan Yahoo Groups-etik Postaria.com eta Mailman-era migratu ondoren.

Orri honetan dagoen formulariotik bilaketa bat egin, hala nola Yebra eta aipamenak agerian ikusiko dituzu oso txukun. Edukiak askatzen, Yahooko atzaparretatik, software libre eta beregainera. Edukien jabetza, benetako jabeen esku.


Bidalketa: moblog (04:19) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)

Blog-gintza paperezko medio batetik enfokatua

Paperezko medio batek nola enfokatu dezake blog-gintza? Adibide on bat, USAko egunkari batetik: Spokesman Review Blogs

Egunkari regional usamerikano bat gauza potoloa da, baina uste dut medio txikiago batek ere antzeko enfokea egin zezakeela. Euskal medio lokal batek, adibidez. Editore edo sail batzuen esku blog sektorial batzuk utziz webean.

Literatur aldizkari batentzako ere izan zitekeen eredu bat, adibidez, Putz itxi den honetan. Literato batzuk, bakoitza bere sub-ataletik blogeatzen... Izatez, gaur egunean, aldizkarigintza ze garestia eta esker gutxikoa den ikusita (Asteon ere itxita), literatur aldizkari batek Euskal Herrian hartu beharko lukeen formatua hauxe da, eta ez paperarena... dirulaguntzarik gabe funtzionatzeko moduko formatua.


Bidalketa: moblog (04:19) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)

Scribus euskaraz, QuarkXPress-en alternatiba

Scribus ei da autoediziorako tresna bat, QuarkXPress-en alternatiba Linux-en. Mac OS X-ean ere ba omen dabil. Eta bere oinarria Zope-ren teknologia bera omen: Python lengoaia. Ba orain euskaraz ere ba omen dago...

Newsforgetik lortua.

Artikulua Sustatun


Bidalketa: moblog (04:19) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)
10 Ekaina
2004

Gaitero eskozesak Portugaleteko puente-kolgantian

Interneten topatutako gauza bat. Ekarri dittue gaitero eskozes batzuk Getxoko folk festibalera. Halako baten esaten detse antolakuntzakoak, aizuek, gaur arratsaldean zubi batean jo bihar dozue. Bale, ba. Joan dira gaiteruak, eta kontxo, sekula halako zubirik ikusi barik, Portugaleteko puente kolgantia! eta han esaten detse gainera goixan jo bihar dabela, ez beheko plataformak. TB-ko kamara ta guzti, igo ziran, jo zeben ahal zan moduan, eta hala, kronikia laga dabe Interneten.

Bilbotar hauek... edo Bilbo Haundikoak...


Bidalketa: luistxo (23:28) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)

Conceju Nacionaliegu Cantabru delakoaren hizkuntza

Astur-leonesa Euskal Herriraino iristen ote?

Hauteskunde hauetako hautagaitzen eta alderdien izenekin jarraituz, konturatu naiz EA-ren hautagaitzan, Herrien Europaren Alde delakoan, badagoela CNC izeneko talde bat: Conceju Nacionaliegu Cantabru

Baina ze hizkuntza da talde honena?


...ta segi aurrera

Bidalketa: luistxo (07:34) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)

Jainkorotz! Anjel Lertxundi eskopeta ta guzti El Correo Digitalen!

Andukeriak (2)

Andukeriak (1) artikuluan aipatu nuen Anjel Lertxundik Eibarren emandako hitzaldi baten berri. Lehen kapitulu horretakoaz aparte, gehiago ere hitz egin zuen. Bereziki nola Xuxen-ek ez duela balio literaturarako (erreferentzia gehiago Sustatun Iban Arantzabalek idatzita). Noski, ulertu egin behar da horrekin ZER esan nahi duen benetan Anduk. Baina adibide batekin jarrita, sorkuntza lexikoa eragotzi egiten du Xuxenek, normala den bezala.

Hitzaldian aipatu zigun bere nobela berria (Konpainia Noblean) laster zela kalean, eta hartarako, irain berria asmatu zuela, Xuxenek bere logika osoan gorriz azpimarratua: Jainkorotz!

Atzo aurkeztu zen liburu hori publikoki, eta gaur erreseina ElCorreoDigital-en (lotura orijinala). Hara zer nolako itxurarekin irten den Andu Interneten. Jainkorotz! esango du akaso, ikusten badu Anduk.

Badaezpada, sarean zuzendu baino lehen irudia atera dut, Ingelesen Hilerrian merezi duen inmortalitate lor dezan.


Irudi zoragarri honena Eibartarrak zerrendan jakin dugu, Julen Gabiriari esker.


...ta segi aurrera

Bidalketa: moblog (06:28) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)

Unidade Popular, hau da, Herri Batasuna

Herritarren Zerrendako apoderatuen inguruan

Igandean akaso ikusiko dugu ea erdaratik euskarara itzultzea posible den herri honetan, ala debekatua dagoen. Galizieratik gerta daitekeen itzulpen baten harira diot...

Galiziako hautagaitza batek, Nos-Unidade Popular delakoak, bere izenean inskribatuko ditu 3000 apoderatu Euskal Herrian, HZko jendeak legez kanpo utzi dituzten botoak ontatzeko,

Apoderatu horiek ezingo dute, diot nik, HZ-ren akreditaziorik erakutsi, baina bai ordea, Nos-Unidade Popularrenak. Derrigorra ere izango da, akaso, akreditazioa bistan eroatea. Hortaz, legea estu betez, pentsatzen dut guztiz legala izango dela apoderatuak bularrean zera dioen akreditazioarekin azaltzea: GU, HERRI BATASUNA.

Edo beharbada ez, beharbada galiziera baimendua egongo da, baina euskarazko itzulpena debekatua egongo da.

ItzuL zerrendan ere atera dut gai hau, eta komentario interesgarri pare bat sortu da. Ikusi hemen


Bidalketa: luistxo (04:22) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)
08 Ekaina
2004

Eibartarrak zerrendaren artxibo osoak gure esku!

Eibartarrak zerrendaren artxibo osoak gure esku daude orain. Yahoo Groups-en zegoen artxibo zaharra berreskuratu dugu, han pilatu genituen 8000 mezuak (20 Mb-ko testu multzoa).

Zerrendaren artxibo berrian kargatu ditugu, Gmane.org zerbitzuan. Hemen

Apur bat desordenatuta ageri dira mezuak, baina bilatzeko aukera ematen du. Orri honetan dagoen formulariotik egin bilaketa.

Adibidez, ardanza terminoa bilatuz, 10 bider aipatu da izen hori (deklinabiderik gabe bederen, gure 6 urteko jardunean)

YahooGroups-en zegoen bilaketa traketsarekin konparatuta, aurrerakuntza haundia!

Gmane-ko zerbitzuko harilkatzeen araberako artxibatze-ordenatzeaz gain, Postaria.com-eko artxiboa ere txukundu dugu: Kasu honetan, fase berriko mezuak bakarrik daude hor.


Bidalketa: luistxo (04:34) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)
31 Maiatza
2004

Anjel Lertxundi: teknolekto berriaz, Plazido Mujika, tradizioa zer den

Andukeriak (1)

Hamabi laguneko audientzia ikaragarriaren aurrean, Anjel Lertxundiren hitzaldia joan den ostiral arratsaldean Markeskuan: literaturaz eta teknologiaz.

Apunte batzuk, bereziki interesgarriak eibarnautontzat Eibartarrak zerrendan ere aipatu direlako...


...ta segi aurrera

Bidalketa: luistxo (01:38) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)
28 Maiatza
2004

Ondare publikoa babestu eta biderkatu copyleftari esker

Noizko eduki publikoaren inguruko hausnarketa eta urratsak Euskal Herrian?

Ondare publikoa edo erakunde publikoek sortutako ondarea babesteko neurria ere bada copyleft-a.

BBCk Creative Commons lizentziak erabiliko dituela irakurri ondoren idatzitako haurnarketa bat.


...ta segi aurrera

Bidalketa: luistxo (04:49) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)
27 Maiatza
2004

X-Flow: Webgune eleanitz batean itzulpenak eta zuzenketak kudeatzeko workflow bat

BilEdukia objektua, DonEdukiaren bigarren belaunaldia

Honako proiektu hau EIZIE eta IZO (Itzultzaileen Zerbitzu Ofiziala, HAEE-IVAP-en barnekoa) erakundeek antolatutako Zuzenketen gaineko jardunaldietan aurkeztu genuen 2004ko maiatzaren 7an. Presentazio grafikoa aurkeztu genuen orduan, eta hemen dago hori. Honako Senez aldizkarirako EIZIEk eskatu digun testua da.

Luistxo Fernandez – CodeSyntax: Interneterako softwarea eta estrategia
Fernando Quintana – DELI (Deustuko Unibertsitatea): www.deli.deusto.es

Zuzenketen gaineko jardunaldiak - EIZIE / IZO (HAEE) - Donostia 2004.05.07


...ta segi aurrera

Bidalketa: luistxo (23:45) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)

Sustatu berdiseinatzeko ideiak

Sustaturen diseinu berri baterako ideia batzuk. Adibidez: erantzunak, eskilaretan harilkatuta? ala erantzun-kate laua?


...ta segi aurrera
Bidalketa: luistxo (23:34) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)
25 Maiatza
2004

Printze baten liburutegia

Txaskarrilluekin segitzeko, hona Felipe eta Letizia printze-printzesen etxetxo berriko liburutegia

Kontatu, kontatu liburuak, ja ja ja...

Eskerrak gastronomia kultura den, eta Arzakengana etorri diren euskal kulturaz bustitzera.


Bidalketa: luistxo (07:56) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)
24 Maiatza
2004

Faisan lumak eta miseriak

Rouco berriro protagonista. M-11ko hileta ofizialean esandakoak:
"Nacionalismo exacerbado" delakoa salatu zuen Roucok orduan. Exarcebado
hori sumindu bihurtuz euskaraz, Erlijio suminduak kritikatzea ahaztu
zitzaiola aipatu zuen Amatiok Deiako artikulu batean eta Eibartarrak
zerrendan.
Oraingoan, "lujo exarcebado" edo "pribilegios exacerbados" edo antzekorik
ez zuen aipatu Roucok (ez dakit adiera hauetan 'sumindu' kalifaktiboak
balio duen). Eta horiek ere izango dute, munduko terrorismoetan zerikusiren
bat. Harrokeria koloniala eta aristokratikoa, eta zapalduen miseria:
alderaketa hori agerikoegia da.
Eta hain urrutira joan gabe ere, sozialista berri hauek, benetan, irudi
tristea ematen... Zapateroren oso gertuko bat bada, Trinidad Jimenez,
alkatetzarako porrot egin zuen Gallardonen pare. Joan den astean ikusi nuen
saltoka Gallardon besarkatzen Olinpiaden hautagaitzan oraingoz aurrera
doalako Madril. Eta gero, ezkontzan ere ikusi nuen (begira egon nintzen
TB-n, bai), buruan faisan lumak edo nik zer dakit zeramala...
Bitartean, Eibarren zinegotzi sozialistak bizkarzainekin dabiltza ezinbestean.
Batzuen faisan lumak eta hemengoen egoera, hori ere alderaketa latza,
patetikoa, egiten zait, eta honetan Roucok ez dut uste zerikusi askorik
daukanik. Beste norbaitek hartu beharko luke erantzukizuna. Baina Espainiak
ondo funtzionatzeko, Espaa va bien esateko, telebistatik "ondo emateko",
ez da behar hemengoa konpontzerik. PP-k bazekien hori, eta PSOEk ere
badaki, tamalez.


Bidalketa: moblog (21:44) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)
18 Maiatza
2004

Eibartarrak zerrendaren eboluzioa Yahoo atzean utzirik

Orain Mailman eta Postaria.com, eta gainera Gmane eta Google Groups 2 Beta, darabilzkigu

Interneteko euskal zerrenda beteranoetako batek, helbidez aldatu dugu. Eibartarrak zerrendak Yahoo Groups utzi du, eta software libre eta euskaldunera igaro da, Postaria.com zerbitzura. Era berean, Gmane eta Google Groups 2 zerbitzuen aukera osagarri batzuz baliatzen da zerrendaren antolakuntza berria.


...ta segi aurrera

Bidalketa: luistxo (02:54) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)
17 Maiatza
2004

Fernando Pessoa eta Interneteko txakurra: troll bat sartu da Sustatun



Troll bat sartu da Sustatura, Iban Zaldua eta
Xabier Mendigurenen artean adostu/idatzitako liburu promozio baten harira,
jendea molestatzera. Fernando Pessoa ezizena erabili du. Nik erantzun egin
nion, honela:

Ba idatzi zuk gustuko dituzun liburuen berri, eta "Zeuk idatzi" aukeran
klikatu.

Interneteko txakurrarena badakizu, ezta? fernando pessoa ezizenarekin
sinatzen zuen txakur bat bazegoen, eta bere lagun txakur bati esan zion
behin etxean:

- Interneten inork ez daki txakurra naizela eta Pintto dela nire benetako
izena.

Eta beste txakurrak erantzun zion:

- Baina denek dakite tontoa zarela.

***************************

Interneteko txakurrarena ez da nik asmatua, noski. The New
Yorker aldizkarian azaldu zen Interneteko prehistorian, 1993an. Mezu
honekin pegatu dut irudia.

Pessoa delakoak bere kexuetan esaten den guztia kaka besterik ez da:
totxoak idazten direla,
Interneteko copypastearen kalitatea, anonimotasunaren inguruko
filosofaldiak, errespetuaren arauena. Dena gezurra, dena kaka. Zera da
asunto honen egia, benetako koxka: troll bat da hori. Troll bat da
Interneteko foro edo halakoren batean "joditzeko" helburuarekin sartzen
den bat. Batzuetan, sartzeko unean forma konstruktiboak erakusten ditu,
baina bere asmoa suntsitzea da. Kasu honean troll-aren helburua da:

- Sustatu bera eta han jendeak egiten dituen aportazioak zapuztea

- edo, beharbada, Elkarren liburu promozioa eragoztea Sustatun

Baina helbururako jomuga taktikoa ez da Sustatu. Jomuga dira Iban Zaldua
edo Xabier Mendiguren. Taktika da lagun horiek akojonatzea, horiek
beldurtzea ez
daitezen ausartu erreseina edo totxo gehiago bidaltzen. Hau ere oso
teknologikoa da, oso Internetekoa: FUD taktika esaten zaio. FUD = Fear,
Uncertainty, and Doubt.

Fear: Zaldua edo Mendiguren kikildu.

Uncertainty: argudio guztiak (totxoak, copypastearen
kalitatea eta filosofia...) despisterako gezurrak besterik ez dira.

Doubt: anonimoarekin berriketan, nor ote? ezagutzen ote dut?

Errespetuarena, jakina, pertsonei aplikatzen ahal zaie. Fernando Pessoa ez
da pertsona bat, ex-pertsona bat da, Monty Pythonen loroa baino hilago
dago. Pintto txakurra da. Eta troll bat troll bat da.


Bidalketa: moblog (00:14) | Permalink | Erantzunak (2) | Aipuak (trackback) (0)