Azpitituluak euskaraz
Le samourai (1967)
Filma oso ona izan arren, baliteke denen gustuoka ez izatea, filme desberdin eta berezi guztiei gertatzen zaien modura. Nire gomendioa, saiatu ikusten aurreiritzirik gabe, bere berezitasuna eta estiloa dastatuz. Zine amerikarrera ohitutakoek, zihurrenez ez dute gustoko izango, baina interes zinezale minimo duen oro gogoko izango dute.
Jatorrizko tituloa: Le samoura.
Urtea: 1967.
Tituloa euskaraz: Samuraia.
Tituloa gazteleraz: El silencio de un hombre.
Zuzendaria: Jean Pierre-Melville.
Aktore nagusiak: Alain Delon, Francois Perier, Nathalie Delon, Cathy Rosier, Jacques Leroy, Michel Boisrond, Robert Favart, Jean-Pierre Posier, Catherine Jourdan.
Argudioa: Paris, 60 hamarkadan. Jeff Costelo ordainpeko hiltzaile isil eta leiala da. Azken hilketa egiterakoan, gauzak ez doaz ongi. Orain, ehizatutako zauritutako tigrea lez da.
IMBD
IMBD puntuaketa: 8.1/10   7,972 votes
WIKIPEDIA (Gazteleraz)
TRAILERRA YOUTUBEN
Kuriositateak:
Filman hasieran agertzen den liburuaren aipua, faltsua da. Ez da horrelakorik dion libururik ez ezta horrela titulatzen denik.
Filma isiltasunez beteta badago ere, azpititulo kopurua ez da uste litekeen txikia. Kin Kin Duk-en filmak baino bikoiztza bada gutxienez.
Muntaiaren eta azpitituloen ezaugarriak: 25fps PAL. Espainian argitarutako (deskatalogua)
Elinkak:
[Samuraia (Le Samouraï - 1of6][Original audio][Subs euskara-basque-euskera][Arkadia Euskal Ontzia]VTS_01_1.VOB
[Samuraia (Le Samouraï - 2of6][Original audio][Subs euskara-basque-euskera][Arkadia Euskal Ontzia]VTS_01_2.VOB
[Samuraia (Le Samouraï - 3of6][Original audio][Subs euskara-basque-euskera][Arkadia Euskal Ontzia]VTS_01_3.VOB
[Samuraia (Le Samouraï - 4of6][Original audio][Subs euskara-basque-euskera][Arkadia Euskal Ontzia]VTS_01_4.VOB
[Samuraia (Le Samouraï - 5of6][Original audio][Subs euskara-basque-euskera][Arkadia Euskal Ontzia]VTS_01_5.VOB
[Samuraia (Le Samouraï - 6of6][Original audio][Subs euskara-basque-euskera][Arkadia Euskal Ontzia].rar
POST ORIGINALA
The Party (1968)
Gaztelaniaz, El guateque izenburua izan zuen. Informazio gehiago IMDBn.
Nik euskaratu ditudan azpitituluak Torrent-etan aurki daitekeen bertsio honekin bat datoz: The.Party.1968.SE.INTERNAL.DVDRip.XviD-PARTiCLE
Azpititulo iturriak lortzeko
Allzine.
Erregristroa beharrezkoa du baina guztiz gomendagarria. Ona duen gauza bat, azpitituloak srt formatuan jeisten direla, eta filmeen irudia internazionalki erabiltzen diren elinkak direla. Fansub gehienak azpitituloak erretzeko ohitura dute eta hortik ezin deus atera, hauekin ez dago arazo hori. Filme asiarrak ditu nagusiki, telesailekin hasiak dira ere. Anime zertxobait.
Animesubs.
Anime fansub gehienak irudia erretzeko joera dute. Hori egiten ez dutenak hauek dira, azpitituloak egiteaz gain, azpititulo databasea garatzen ari dira.
DoramaFansub.
Asiar telesailetan ibiltzen dira gehienki. Tituloaren arabera, azpitituloak erreta edo aparte doaz.
D-Addicts (Ingelesez eta gazteleraz).
Dorama, hau da, asiar telesailak dute nagusi. Torrent bidezko trackerra edukiaz gain, azpitituloak garatzen dituzte. Bideoak gehinetan irudia erre gabe darabiltzate, eta asko HDTV formatuan. Azpimarratzekoa da, gaztelerazko azpititulo sekzioa badutela.
Azpitituloak itzultzen ari gabiltzanentzako proposamena
Horrela, gure artean komunikabide bat sor genezake, zeini esker koordinatu eta elkar errazago lagundu gintezkeona.
Koordinazioa, aldi berean filme bera itzultzen ez egoteko. Nik badauzkat kopuru dexente bat itzulia edo itzultzeko ia bukatuta, baina guztiz gustora egon harte lanarekin ez ditut igoko ez iragarriko. Lastima litzateke, alde berean bat baino gehio filme berea itzultzen egotea, alferrikako lana eginez.
Bestetik, niri behintzat, noiz edo noiz norbaitekin kontsultak egiteko beharra izan ohi dut. Hor daukat hitz joko bat duela bi hilabete nola itzultzeko gai ez naizela inondik inora. Mail zerrenda oso tresna interesgarria da honelako gauzetarako.
Azpitituloak euskaraz obetzeko proposamenak
Lehenik, azpitituloak igotzerako orduan, estilo fitxa bat edo antzeko bat egingo nuke, igoera guztiak dotore igotzeko, inongo datu deigarririk ez ahazteko moduan, praktikoak izateko eta denak berdin egiteko.
Hona proposamen bat.
Tituloa euskaraz: (idatzi)
Tituloa gazteleraz: (idatzi)
Zuzendaria: (idatzi)
Aktore nagusiak:
Argudioa:
Muntaiaren ezaugarriak: Zein filme bertsio (zuzendariaren muntaia, zine muntaia...), zein bideo muntia (hau da, frameratea...). Zein bideotarako baliogarri diren azpitituloak identifikatzen laguntzen duten datuak.
IMBD: (IMBD-en filmaren fitxaren zuzenbidea)
YOUTUBE: (Youtuben filmaren trailerraren zuzenbidea, oso interesgarria filme ezagunentzat)
Faltan somatzen duzu zerbait?
Bestetik, aurrerago azpitituloak pilatzen direnean, hauek bilatzeko eta antolatzeko moduak bilatu beharko lirateke. Tag bidez edo horrelako zerbait ezarri beharko litzateke, filmak urtearen arabera, generoaren arabera, zuzendariaren arabera eta horrelakoen bidez ikusteko aukera beharko da.
Oraintxe, igoeraren arabera antolatuta ikusten dira, baina kopuru dexentea egonda, etortzen diren berriak hainbesteren artean galtzea bada.
Urte berri on zinezaleak
Ghostbusters (1984)
Filmeko dialogoak dira onena. Zaila euskaraz txukun ematen ironia hori guztia... Hobetzea egongo da, baina hor doa nirea.
Rope (1948)
Pickpocket 1959
Nouvelle vague izenekoaren egile horrek (“Mouchette”,
“Las damas del Boi de Boulogne”, “Un condamné à mort s'est échappé") proposatutako barne-azterketa
psikologikoa, errari dabilen izaki baten inguruan. Izaki ho-
rrek lanbide arriskutsua ikasi du: zorro-ebaslea da.
http://en.wikipedia.org/wiki/Pickpocket_(film)
Lady Hawke (1985)
Kartela
Youtuben trailerra / beste bat
Belatz anderea, abenturazko filme ezaguna da. Erdi aroan girotutako amodio eta fantasiazko maitasun istorioa. Aquila-ko presondegitik ihes egindako lapur gaztea, bi maitale madarikatuen arteko istorio amodioaren erdian eroriko da. Aquila-ko Gotzainak jeloskortasunak joak deabruarekin paktua egin eta maitaleak elkarrekin betiko eta elkarrekin inoiz egotera. Egunez Isabeau da belatza, gauez Navarre otsoa da. Egunean bitan ematen da aldaketa, egunsentian eta gaua erortzean, segundu batez elkar ikusi daitezkelarik baina elkarrekin egoteko astirik gabe.
Filme honen zuzendari Richard Donner aparta dugu, zuzendari fina, gaur egun oraindik filmak egiten darraiona 78 urte baditu ere. Askok gogoratuko dute gazte garaian ikusi zuten "The Gonnies" filmarengatik. Gehinek Superman-en lehen tetratogiako lehen bi filmeen zuzendari izanagatik dute gogoan. Ezin dugu ahaztu, "Arma letal" sagaren 4 filmeen zuzendaria izan dela. Azkenaldian egin dituen filmak dira, batetik "Timeline" entretenigarria eta Bruce Willis zaharkitu bat aurkeztera ausartu zitzaigun "16 kale" filman.
Hiru dira filme honetako antzezle nagusiak. Batetik, Matthew Broderick, oraindik gazte zenean gaztearena egiten betiko gaztearen papera egiten jarraitu aurretik zahartu ahala. Bere antzesle karrera nahiko irregularra sortatu da. Hasieran filme nabarmenetan ibili zen. Horra hor "Juegos de guerra" eta "Proyecto X", gizaderiari buruzko bi filme oso kritiko. Animazio bi filme garrantzituetan ahotsa izango zen: "Arabian knights" bertsio ikaragarri anputatuan eta 90 hamarkadako Disney-ren titulo garrantzitsu baten, "Errege lehoia". Hortik aurrera, nahiko filme kaxkarretan ibiliko da, "Gadjet inspektorea" bezalako filme familiarrean, eta "Godzilla" amerikar bertsio ahazgarrian. Azken egin dituen filme aipagarrienak "Bee movie" animazio filma eta "Produktoreak" film musikalak dira.
Bestetik, Rutger Hauer holandarra. Hasiera baten aktore oso garrantzitsua izatera deitua zirudiena baina zoritxarrez lan ugari egin baditu ere, gutxi dira ezagunak. Ezagunen artean "Blade Runner" eta "Los señores del acero", "Andere Belatz"-ekin batera. Zineko bakarrizketa ezagunenetako bat esan izana inor ezin izango du ahaztu: "Ikusi ditut B izpiak Thanhauser atetik harago..."
Eta azkenik Michelle Pfeifer. Ederra izan denik ezin uka, baina askok uste dute filme honetan baina ederragorik ez dela inoiz egon. Lanak pittin pittinka egin ditu, eta ez ditu filme gehiegi egin. Sozialki interesgarriak izan diren lanak beste lan komertzialagoekin tartetaku ditu, horra hor "Mentes peligrosas" (Sidney Poiterren Rebelion en las aulas-en oso oinarritatutakoa) edo "Yo soy Sam" film interesgarriak "Otsoa" edo "Batman vuelve" artean dituelarik. Matthew Broderick bezala, animazio filmetan ibili da: "El principe de egipto" eta "Simbad la leyenda de los siete mares". 2002-an lan egiteari utzi zion, baina 2007-an indartsu itzuli zen, "HairSray", "Stardust" eta euskaraz bikoiztua izan den "El novio de mi madre".
[Belatz andera (LadyHawke - 1of6][Original audio][Subs euskara-basque-euskera][Arkadia Euskal Ontzia]VTS_01_1.VOB
[Belatz andera (LadyHawke - 2of6][Original audio][Subs euskara-basque-euskera][Arkadia Euskal Ontzia]VTS_01_2.VOB
[Belatz andera (LadyHawke - 3of6][Original audio][Subs euskara-basque-euskera][Arkadia Euskal Ontzia]VTS_01_3.VOB
[Belatz andera (LadyHawke - 4of6][Original audio][Subs euskara-basque-euskera][Arkadia Euskal Ontzia]VTS_01_4.VOB
[Belatz andera (LadyHawke - 5of6][Original audio][Subs euskara-basque-euskera][Arkadia Euskal Ontzia]VTS_01_5.VOB
[Belatz andera (LadyHawke - 6of6][Original audio][Subs euskara-basque-euskera][Arkadia Euskal Ontzia].rar